Tokiko Agenda 21eko logotipoaEnkarterrialdeko logotipoa Escudo de Abanto y Ciérvana Escudo de Galdames Escudo de Ortuella Escudo del Valle de Carranza Escudo de Zalla Escudo de Gordexola Escudo de Sopuerta
mugikortasun iraunkorraren logotipoa

Garapen jasangarria

Egunero-egunero PENTSATZEA ETA ARITZEA kalitatezko udalerri bat lortzeko, gaur egungo belaunaldiak ez ezik ondorengo belaunaldiek ere kalitatezko udalerriaren gozamena bermatua izan dezaten. Horixe da GARAPEN JASANGARRIA.

Garapen jasangarriaren kontzeptua Giza Ingurumenari buruz Nazio Batuek Stockholm-en egin zuten Konferentzian sortu zen, Ingurumenaren eta Garapenaren Batzordean (1972ko ekaina). Eta 1987an aurkeztu zen, Ingurumenaren eta Garapenaren Mundu Batzordean, "Guztion etorkizuna" txostena, non argi eta garbi definitu zen kontzeptua. Txosten hari "Brundtland Txostena" ere esaten zaio, txostena egin zuen Gro Harlem Brundtland ministroaren omenez.

Kontzeptuaren inplementazioan eta haren garapen eta jardun praktikoan inflexio puntu bat 1992an gertatu zen, Rio de Janeiron izan zen Lurraren Gailurrean. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian TOKIKO AGENDA 21 izeneko prozesuaren inplementazio estrategikoa zehaztu zen.

1994an, Danimarkako Aalborg hirian burutu zen Hiri eta Herri Jasangarrien Europako I. Konferentzian jasangarritasunaren eskakizun nagusiak finkatzeko oinarriak ezarri ziren, "Aalborg-eko Gutuna" onetsi zen. AALBORG-EKO GUTUNAren berrespen publikoa eta sinadura Tokiko Agenda 21 delakoaren lehenengo konpromisoa izan zen.

Enkarterrialde (Enkarterri-Meatzaldeko Tokiko Agenda 21 Sarearen Entitate Koordinatzailea)
San Migel Auzoa z/g - 48870 Artzentales-Bizkaia
Tel: 94 610 95 90 - E-mail: agendalocal21@enkarterrialde.org