Mugikortasun Iraunkorra
2005etik aurrera Enkarterri-Meatzaldea Sarea osatzen duten Udalek urterik urte Ihoberen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta aipatutako udalotako Tokiko Agendaren koordinatzaile bezala ENKARTERRIALDEren partaidetza izanez, Mugikortasun Jasangarriarekiko Europar Asteari atxikituz etorri dira.
MJEA-k mugikortasun jasangarriari begirako zenbat gura praktika on bideratzeko aukera hobezina eskaintzen digu. Enkarterri-Meatzaldea Sareko Udalak, beste urte batez gehiago, aipatutako ekimen honi atxikitu egin zaizkio.
2007 MJEA Lema : KALEA GUZTIONTZAKO
“Kalea guztiontzako” lemaren bitartez autoek okupatutako esparrua zabaltzearen egitateak egungo garraioaren arazoari ez diola erantzunik ematen trasmititzen saiatzen da. Gainera toki mailan airearen kalitatea hobetzearen beharrizana adierazten du.
2007 MJEA-rako gaiaren helburua autoentzat besterik ez diran bide eta eremuak udal agintariei motorrik gabeko garraioarentzako eraldatzea gogoraraztea da. Bestalde, herritar guztiei ingurugiroaren eta airearen kalitatea hobetu eta garraioaren erasoa gutxitzen lagungarri izan gaitekezela adierazi eta gogoraraztera dator.
2007an ENKARTERRIALDE eta Enkarterri-Meatzaldea Tokiko Agenda 21 Sareko Udaletxeak.
Mugikortasun Jasangarriarekiko Europar Astearen ekimenean 2007ko urte honetan ere Sarean diran Udalak bat egin dute. Parte hartu nahi izan duten Udalak “ ¡Herria nire autorik gabe!” eta Mugikortasun Jasangarriarekiko Europar Astearen 2007 Gutuna izenpetu egin dituzte.
MJEA Irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da. Egunotan zehar udalerriek hiri mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten ekintza jakin batzuk egikaritzeari buruzko konpromezua hartu dute:
- “KALEA GUZTIONTZAT” izeneko ekintza desberdinak antolatu.
- Auto pribatua ingurugiroarekiko itzaltsuagoak diran beste garraiobide batzuekaitik aldatzen lagungarri litzaiguken etengabeko gutxieneko neurri bat (gutxienez behitzat) egikaritzea. MJEA 2007 lemarekin batera aritzeko, burutuko den neurrietariko bat bizikletak, oinezkoak, garraio publikoa, etab.-en bide-esparrua berrezartzera bideratuta dago.
- “¡HERRIA, NIRE AUTORIK GABE!” ekimena antolatu, garraio publikoarentzako eta txirrindulari eta oinezkoentzako Irailaren 22an zehar esparruak gordez.
ENKARTERRIALDEk, Enkarterri-Meatzaldea Tokiko Agenda 21 Sarearen Koordinatzaile bezala, aipatutako ekimen horrekin bat egin nahi izan du, MJEA 2007 lagundu eta HERRIA NIRE AUTORIK GABE” ekimenaren aldeko konpromisoa hartuz. Gainera hurrengoak bezalako Mugikortasun Jasangarriarekin zerikusia duten praktika on batzuk egikarituko ditu:
- ENKARTERRIALDEn lanean diharduen pertsonentzako EVE eta IDAEren laguntzaz Gidatze Eraginkor eta Ekonomiko baterako ikastaroa emango da. Ikastaro honen bitartez norbere jabegopeko autoaren bitartez edozein tokialdaketa izatean erregaiarekiko kontsumoa gutxitzea lortzeaz gain kotxea gidatzean segurtasuna areagotu eta osasuntsuagoa den ingurugiroaren sustapenaren alde jardutea lortzen da.
- Aste horretan zehar egunero Enkarterrialden lanean diharduten pertsonei posta elektronikoz igorriko zaizkien Mugikortasun Jasangarriarekin zerikusia duten eta egunero arlo ezberdinak jorratuko dituen eremu anitzei buruzko Informazio-boletinak gauzatuko dira.
Zergatik da garrantzitsua ekimen hau bultzatzea?
MJEA-ren lankidetza eta laguntzaz ondorengoak egin ditzakegu:
Ingurugiroa babestu
- Garraioaren eraginez diran gas-jaurtitzeak gutxitu (atmosferaren kutsaduraren eragile baitira).
- Ibilgailuengandik datozkigun zarata maila handiak ekitidu. (kutsadura akustikoa).
- Erabilera desegoki eta larregizkoa izanagatik agortzeko arriskutan diran petroleoa bezalako Erregai
fosilak zaindu.
- Klimaren aldaketari buruzko fenomenoaren garapena ekiditu, batez ere garraiotik eratorritako jaurtiketen zati handi bat egikari horren eragile baitira.
- Atmosfera-jaurtiketekin zerikusia duten ingurugiroarekiko beste mota bateko arazoak (ozona geruzaren ezabaketa, eurite azidoa,…) ekiditu.
Bizitza kalitatearen narriadura ekiditu
- Atmosfera eta akustika mailako kutsaduragatik bakarrik ezeze baita norbere autoan (motorizazioa) oinarritutako mugikortasun patroietatik eratorritako egonak ere sortarazitako osasun arazoak ekiditzea.
- Irisgarritasunik ezatik eratorritako arazoekaitik talde jakin batzuek dituzten (umeak, adinekoak, ezintasuna duten pertsonak,…) autonomia murrizketak ekiditzea lortu.
- Istripuei dagokien tasa gutxitzen ahalegindu, gidatze eraginkorrago eta arduratsuago baten bitartez eta baita motordun autoen erabilera murriztuz ere.
- Trafikoaren pilaketa jazoerak mugatu.
Nik zer egin dezaket?
- Norbere autoaren neurriz gaineko erabilera izan beharrean garraio publikoa edo motorrik gabeko garraioa (txirrindua edo joan-etorriak oinez egin) erabili. (Osasuntsu egoteko nahikoa da 30 minututan zehar txirrinduan ibiltzea).
- Autoa aparkatuz dirua aurreztu ezazu (kalkuluak egin itzazu: OTA, aparkalekua, asegurua, zergak, erregaia,…).
- Autoa erabili behar baduzu, partekatu ezazu (www.comartir.org) eta beti puntu-puntuan mantentzen ahalegindu zaitez.
- Gidatze eraginkorra izaten ahalegindu zaitez (Erregaiaren kontsumoa asko murriztu dezakezu).
- Motordun autoren bat erostean zure beharrizanetara egokitzen dena erosi ezazu, energia sailkapena, contsumoa eta jaurtiketak baloratuz.
- Beste erregai batzuek erabiltzearen aukeraz informatu zaitez.
"ZENTZUNEZ GIDATU"
Enkarterrialde-k auto pribatua era jasangarrian darabilzula adieraztera datorren zure autoaren atzekaldean jartzeko pegatina bat oparitzen dizu.
ARGIBIDE GEHIAGO
Argibide gehiago Enkarterrialdeko 946109590 telefonoan, agendalocal21@enkarterrialde.org posta elektronikoan edo Enkarterri-Meatzaldea Tokiko Agenda 21 Sareko edozein Udaletxetan.
Bizkaiko garraio publikoa
- Bilbobus

- Bizkaibus

- Euskotran

- Euskotren

- FEVE

- Artxandako Funikularra

- Metro Bilbao

- RENFE

Esteka erlazionatuak
Zure udalerriko jendearekin autoa konpartitu: www.compartir.org