Tokiko Agenda 21eko logotipoaEnkarterrialdeko logotipoa Escudo de Abanto y Ciérvana Escudo de Galdames Escudo de Ortuella Escudo del Valle de Carranza Escudo de Zalla Escudo de Gordexola Escudo de Sopuerta
mugikortasun iraunkorraren logotipoa

Erabilerraztasuna

Zergatik egin erabilerraza den orri bat?

Udaltalde 21 Enkarterri-Ezkerraldea lantaldeak ahalik eta erabiltzaile gehienentzat erabilerraza den orri bat diseinatu nahi izan du, edozein direla ere horien muga pertsonalak edo teknologikoak.

W3C World Wide Web-aren Partzuergoaren WAI-k ezarritako Erabilerraztasunerako Ildoak aplikatu eta bete ditugu.

Laguntza teknikoak

Erabilerraztasun mailak:
Orri honek bigarren erabilerraztasun maila betetzen du. WAI ildoen betetze logotipoa - AA maila
Estandarren erabilera:
Orria eraikitzeko XHTML 1.0 eta 2. mailako CSS kodearentzako estandarrak hartu dira aintzat; lortu litekeen banaketarik handiena lortu dugu aurkezpenaren eta edukiaren artean. XHTML 1.0 estandarra betetzearen logotipoa Kaskadako estilo orrien 2. maila betetzearen logotipoa
Letra tamaina aldagarria eta diseinu likidoa:
Webgunea eta letraren tamaina unitate erlatiboen bidez maketatu da. Horregatik ikusiko da ondo webgunea edozein berezimenatan eta erabiltzaileek, dagokion laguntza teknikoa izanez gero, testuen tamaina handitu edo txikitu ahal izango dute; esate baterako, Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen badu, Edizioa menuan egin dezake.
Nabigazio barrak eta gunearen mapa:
2 nabigazio barra ditugu, bat orriaren menu laguntzailearekin (hasiera, kontaktua, gunearen mapa eta erabilerraztasuna) eta bestea menu nagusiarekin. Erabiltzaileek orriaren atal guztiak eskuragarri izango dituzte beti. Webgunearen maparen bidez ere erabili ahal izango dute.
Tabuladore bidezko nabigazioa:
Teklatu bidez nabigazioa errazagoa izan dadin, weborriak edukien orden logiko bat du. Aurrena menu laguntzaileko aukerak erabiliko ditugu; ondoren, menu nagusiko aukerak; eta azkenik, weborriaren edukia.
Menuak saltatzeko aukera:
Testu soileko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituztenek, nahi badute, ez dute zertan orrialde bakoitzean bi menuak irakurri: estekak sortu ditugu atal horiek saltatzeko eta, zuzenean, orriaren edukira sartzeko. Esteka horiek, gainera, teklatuko laburbidea dute; hona hemen jarraian.
Teklatu laburbideak:
Weborrian nabigazioa bizkortzen duten teklatu laburbideak gaitu ditugu. Laburbide horiek erabili ahal izateko, tekla konbinazio hauek erabili behar ditugu: ALT + Laburbide tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird/Firefox) edo ALT + Laburbide tekla + ENTER (Internet Explorer 5 edo aurreratuagoa) edo Maiuskula tekla + Esc (Opera). MacOS erabiltzen ari bagara, CONTROL + Laburbide tekla.
0: Weborriaren edukira saltatzen du
1: Hasiera, orrialde nagusia
2: Kontaktua
3: Webgunearen mapa
4: Erabilerraztasuna
5: Hizkuntza aldaketa
6: Jarduerak
7: Berriak
8: Bilatzailea
9: Menu nagusira saltatu
Enkarterrialde (Enkarterri-Meatzaldeko Tokiko Agenda 21 Sarearen Entitate Koordinatzailea)
San Migel Auzoa z/g - 48870 Artzentales-Bizkaia
Tel: 94 610 95 90 - E-mail: agendalocal21@enkarterrialde.org