UDALTALDE 21 ENKARTERRI-EZKERRALDEA
Enkarterrialde izan da Abanto eta Zierbena, Barakaldo, Galdames, Ortuella, Portugalete, Sestao, Karrantza Harana, Trapagaran eta Zallako tokiko agenda 21aren erakunde dinamizatzaile, sustatzaile eta koordinatzailea.
2004ko maiatzetik 2006ko abendura arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta IHOBEren lankidetzaz, gorago aipatutako udalek parte hartu duten Udaltalde 21 Enkarterri-Ezkerraldearen bitartez Enkarterrialdek, beste askoren artean, ondoren zehazten diren ekintzak bultzatu, bermatu eta laguntzeari ekin dio:
- Udalerri bakoitzeko ekonomia, giza eta ingurugiroari buruzko diagnostikoa gauzatu.
- Udalerri bakoitzeko tokiko agenda 21aren Garapen Iraunkorrari buruzko Ekintza Plana.
- Herritarren partaidetzarako foroak [Udalerri guztien artean 40 forotik gora]
- Herritarren partaidetzarako neurri bezala postontzi berdeak jarri izana
- Weborri iragartzailea sortu eta baita www.al21.biz herritarren partaidetzarako.
- Ingurugiroari buruzko Astea- Aste berdea eta Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarraren ospakizuna.
- Tokiko agenda 21-ari buruzkok komunikazio eta hedapenarekiko kanpaina ugari (agiriak, bideoak, DVD-ak…)
- Toki aldizkari eta komunikabide birtualetan hainbat artikulu eta iragarkizunen publikazioa
- Politikoei eta udal teknikariei emandako heziketa