Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromiso bat eta ekintza plan bat da, ikastetxearen eta horren ingurunearen ingurumen kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.
Eskolako Agenda 21ek ikasleei ahalbidetzen die beren inguruneko ingurumenaren problematika aztertzen eta ulertzen eta baita ere gizarte bidezkoago eta ekologikoki jasangarriago baten alde egiten duen hiritarrak izateko prestatzea.
Eskolako Agenda 21-aren helburua da "gizakia-gizartea-ingurumena" harremanak hobetzea batetik, eta hiritar jantziagoak eta arduratsuagoak lortzea bestetik, hain zuzen ere banaka edo taldeka bizi kalitatearen eta ingurumen kalitatearen arteko oreka bat lortzeko parte hartzeko gogo bizia duten hiritarrak.
Eskolako Agenda 21ek batetik aztertzen ditu ikastetxearen inguruko ingurumena eta hirigintzako eraginak eta, bestetik, eragin horiek hobetzea edo txikiagotzea. Halaber, metodoei eta edukiei dagozkien alderdi kurrikularrak aztertu beharra dauzka; izan ere, ezer baino lehen saiatzen da heziketa jokabide bat izaten, ikasleek beren inguruko ingurumenaren problematika ezagutu eta ulertu dezaten, bere mailan.
Informazio hau Educar para la Sostenibilidad. Agenda 21 Escolar: una guía para la escuela-tik atera da (CEIDA). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Saila eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
| ESKOLAKO AGENDA 21 | 2005/2006 ikasturtea | 2006/2007 ikasturtea | 2007/2008 ikasturtea |
|---|---|---|---|
| Udalerriak |
Barakaldo Ortuella Sestao Trapagaran |
Abanto-Zierbena Barakaldo Karrantza Harana Ortuella Portugalete Sestao Trapagaran |
Abanto-Zierbena Barakaldo Karrantza Harana Ortuella Portugalete Sestao Trapagaran |
| Ikasguneak | 20 | 44 | 49 |
| Ikasle kopurua | 9.000 ikasle | 17.000 ikasle | 18.000 ikasle |