Erabilerraztasuna
Zergatik egin web orri erabilerraza?
Enkarterriko Landa Garapenerako Enkarterrialde Elkarteak diseinatu duen web orri hau erabilerraza da jende gehienarentzat, norberaren ezintasun fisiko edo teknologikoak gorabehera.
Horretarako, W3C (World Wide Web) partzuergoak sustatutako WAI ekimenak proposatzen dituen erabilerraztasun-arauak eta diseinu-eredu erabilerraza bete ditugu.
Laguntza teknikoak
- Erabilerraztasun mailak:
- Web orri honek bigarren erabilerraztasun maila betetzen du.

- Estandarren erabilera:
- Web orria diseinatzean, estandar hauek bete ditugu: XHTML 1.0 (web orriaren koderako) eta 2. mailako CSS. Horrela, itxuraren eta edukiaren arteko bereizkuntzarik handiena lortu dugu.

- Letra-tamaina aldakorra eta diseinu likidoa:
- Web orriaren maketazioa unitate erlatiboen bidez egin dugu, testuaren tamaina bezalaxe. Horregatik, orria ondo bistaratuko da bereizmen guztietan, eta erabiltzaileak testuen tamaina handitu edo txikitu ahal izango du, horretarako beharrezkoa den laguntza teknikoa badu. Esaterako, Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen badu, Editatu menura joan daiteke...
- Nabigazio-barrak eta webgunearen mapa:
- Web orriak bi nabigazio-barra ditu. Batean menu osagarria dago (hasiera, kontaktua, webgunearen mapa eta erabilerraztasuna), eta bestean menu nagusia. Erabiltzaileak webgunearen atal guztiak erabilgarri izango ditu beti. Webgunearen maparen bidez ere sar daiteke atal guztietan.
- Nabigazioa tabuladorearen bidez antolatu:
- Teklatuaren bidezko nabigazioa errazteko, web orriaren edukiek ordena logikoa dute. Lehenik, menu osagarriko aukerak ikusiko ditugu; gero, menu nagusikoak; eta, azkenik, web orriaren edukia.
- Menuak ez irakurtzeko aukera:
- Esteka berezi batzuk sortu ditugu testu soileko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituztenentzat, orri bakoitzean bi menuak irakurri behar ez izateko eta web orriaren edukian zuzenean sartzeko. Gainera, esteka horiek teklatuko lasterbideak dituzte.
- Teklatuko lasterbideak:
- Teklatuko lasterbide batzuk sortu ditugu, web orriko nabigazioa azkartzeko. Lasterbideak erabiltzeko, tekla-konbinazio hauek sakatu behar ditugu: ALT + laster-tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape eta Mozilla Firebird/Firefox nabigatzaileetan), ALT + laster-tekla + ENTER (Internet Explorer 5 edo hortik gorako nabigatzaileetan), edo Maiuskulak + Esc (Opera-n). MacOS erabiltzen badugu, tekla-konbinazioa CONTROL + laster-tekla da..
- 0: Web orriaren edukian zuzenean sartu
- 1: Hasiera, orri nagusia
- 2: Kontaktua
- 3: Webgunearen mapa
- 4: Erabilerraztasuna
- 5: Hizkuntza aldatu
- 6: Jarduerak
- 7: Albisteak
- 8: Bilatzailean sartu
- 9: Web orriko menu nagusian zuzenean sartu